Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez nahi izan dudanik,
ahal izan dudanik baino.
Oraindik hurrun nago
opa nukeen hartatik.
Uri handitako bizitza
txundigarri gertatu zait
gizonak pilla handitan eraiki ditu
bere bizi lekuak
eta pillako bizi leku hautan
multzotu da gizona
talde nabar nabarmenak osatuz.
Bizi lekuen egitamuak
erabakitzen du gizonaren
ibil bidea.
Ibil bide hontan murgildu naiz
jende tartean barna
jendearen jendetasunari begira.
Ez dut ikusi beharraren egarririkan.
Oraindik gustora ari naiz kaletako
giza talde eten gabeko luzearen erdian
iritzi oraindik ilun samar
hontara heldu naiz: (1)
jendeak ahaleginak egiten dituela
urkoengandik burua bereizten
soineko ageri eta itxuren mailan.
Baina nortasunaz kanpo itxuraz ainbat ugaria ez dirudit jendea.
Susmo hau ere aitortu nahi dizuet.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa