Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Nekazaritza-munduan jaio,
industriakoan bizi,
mundu bitsuon sintesiarik
egiten ez dut ikasi. (1)
Sustrai etenak ditut aldean,
berriro ezin itsatsi,
aspaldi nuen fruitu galkorren
ondo izatera etsi.

Barruan lurra mintzatu ohi zait
laborantzako irudiz,
hemen ari naiz industriako
mintzora ezin itzuliz.
Munduak zapal egin dit jira
balio zaharrak irauliz.
Ipuin bat beste ezer ez gara
gaur geroztiko gizaldiz. (2)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Lurra
Azpi-gaia: EHerria: Modernizazioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa