Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Sasitza naiz eta ez txori,
sasitza naiz eta ez lore.
Sasi-torto bat besterik ez naiz,
sastraka hobe.

Noizik behin sasi-txori bat (1)
nabari ohi dut (2) barruan:
sasi-txori, sasitzan (3) txori,
agian sasia baino lehenagotik nire
barruko nagusi, sasi-txori
sasi artean dut orain
noizik behin nabari.

Sasitza naiz eta ez txori,
sasitza naiz eta ez lore.
Sasi-torto bat besterik ez naiz,
sastraka hobe.

Noizik behin lore bat ere
nabaitu ohi dut (4) barruan:
ez sasi-lore, ez lore sasi,
sasi arteko lore lorea baino.
Sasiak baino lehenagokoa
agian nire barruan
lore lore hau.

Sastraka bat naiz. Barruko txori
ezkutuari entzun ohi diot noizik behin;
barruko lore lorettuaren
poza nabari ohi dut noizik behin. (5)

Ez naiz ni. (6)
Ni, sasi besterik, ez naiz.
Sasi-txoriak dihardu
nire buruz gaindi,
sasitzako loreak nire
barrentasunetik. (7)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa