Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Heriotza behintzat
badut jarauntsitzat.

Ezinaren hesparruak
ormadurazko kristalen
zorroztasun biziz
biziki gorde du nire
gehiago nahiaren (1)
lorategia.
Hantxe odolustu da
nire ahultasuna.
Ezinak ezinezko
gaztelu bat egin zuen
nire gordeleku ta
ondasun guztitzat
eta oraindik badu
ardurarik nirekiko.
Heriotza behintzat
utzi dit jarauntsitzat. (2)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa