Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Ezer asko egin gabe
doakigu denbora.
Agian, ez gara ezer asko
egiteko gauza ere.
Nahi bai. Ala
nahia dela uste dugun hura,
nahi usteko hazgura besterik ez ote da? (1)

Beharbada, inola
ezin dugun hura
dugu amets eta, agian,
denbora galarazten digun
deabru ere.
Hemen goaz.
Denboraren korronteak garamatza.
Nahitaez garamatza,
inoiz ez inon gelditu gabe. [I]

Denborak berak ezabatzen ditu
gure oinatzak.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa