Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Zer idatzi ere ez dakigu askotan;
hainbeste dira gure esankizuntxoak.
Multzotan datoz boligrafu puntara (1),
zeinek paperean aurrea hartu.
Zumarrak hostoa baino lehen
ematen du hazia.
Milaka hazik betetzen ditu
zumarraren adarrak.
Haizearen pozean eta
haren hegoetan
abiatzen dira
pilaka ta batera.
Lumaren pozera ta hegotara
amiltzen dira esankizuntxoak,
eta ttikienak hartzen du maiz aurrea,
eta hura jabetzen da (2)
papertxoko lur laburrez.

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa