Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Nik ikusi nuena
ez du bestek,
nik ikusi nuen era berean,
ikusiko.

Nik ere, ostera,
ez dut ikusiko
hark ikusi zuen modu berean,
bestek ikusi zuenik.

Aspaldiko bide hondatuok zehar
aintzinakoak ditut oroitzen:
paisaia zaharra beren begininietan eraman zuten
arbaso aik.

Bide berriz aurrera begiratzen dut,
biderik oraino ez den hartarantz,
eta etortzekoak ditut iruditzen,
beren begien aurreko
munduari begira.

Ez dute antzemango
guk zernola genuen ikusi mundua,
haik zernola ikusiko duten,
inola ere, ezin dezakegunez antzeman.

Baina-ta,
agerian dugun mundu hau berau,
bere begieraz ez ezik,
ikuspuntu diferentetatik ikusten dugu
gu bakoitzak.

Ekaina-1980

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: bideak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa