Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

—Kurtzipizio izen zaharrena
—Gurutze santuaren ermita
—Arantzazu gaintxoan
—Santo Kristoren ermita
—Arantzazuko kanta zaharretan
—Erromantze zaharretako ermita
—Salbetarako helduko al naiz
—Arantzazuko Santutegiaren gainkaldean
—Bazuen garrantzirik
—Arantzazuko historian
—Arantzazura zetozen erromesen helburu
—Santo Kristora ezkero
Arantzazun sentitzen zen
erromes jainko-zalea.
—Arantzazura bidean
seme galduari bidera irten zaion
aita bezala
—Erromesei ongi etorria emateko
—Garatxoak kentzen ditu
pekatuak kentzeko duen
ahalmenaren seinale.
—Gurutzearen oinetan lore sorta,
ederra izandakoa
—Arte aldetik apala
—Arantzazu ia dena
oraintsuko den honetan
leku izen bihurtua
—Arantzazu zaharraren aztarna
—Antzinatearen aztarna
—Arantzazu gaintxoan
—Historia ederraren lekuko
—Gurutze santuaren baseliza
—Kondaira maitagarria
—Gurutziltzatuaren etxe distira gabea
—Arantzazu zaharraren erlikia
—herri poesia — herri kantua
—erromantze.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Erromesak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa