Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bizitza hauxe nahi dizut
bihotz bihotzez eskertu
bizitza laburreneko
izakiekin batera.

Jaio naiz eta zerua
ikusi dut goien goian,
eguzkia ikusi dut
eta gaua argi gabe.

Sentitu dut nola naizen
bat-batean iratzarri
eta nola bizipozak
goitik behera jantzi nauen.

Inguru bizidunean
gertatu naiz eta hemen
bizi nahiak bizi gaitu
bakoitza bere bidean.

Batzuk piztu ta besteak
itxungiz goaz, bakoitza
bere denbora sailari
dagokion arabera.

Egun bateko landare
naizela iruditzen zait,
hain doa azkar denbora,
baina halere pozik naiz.

Bizitzaren graziak nau
bere argiz, une batez
alderik alde alaitu
ta pozik naiz beste gabe.

Aski grazia izan dut
argitu nauen eguna
ta ez dit ardura gauak,
izan dut nere saria.

Aintza Aitari ta Seme
hilengandik biztuari
aintza ahaztuko ez gaituen
Espiritu Santuari.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Denbora
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa