Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hodeizko harri zuriz
kaltzaturik zeru urdina.
Arlekin jantziz zuhaitzak
baso handietan.
Kolore ordigarriz
ibarretako airea.
Berdeari zoratu egin zaio [sic]
sortaldetik hegora
eta badoa horira, laranjara, gorrira,
sugarra lez, airera, ilaun gisa lurrera
jausten den arte.
Mendien azpilduretan gandu urdinak estaltzen du prozesua.
Erreketako urek inguruko kolore guztien
puskak daramatzate zetazko txatalak bailiran.
Ihar soinu malenkoniatsuz dihardute
horriak bidean zehar oraindik zeharo itxungi gabeko kolore hunkigarriz.
Urek, zerraldoari darraion segizioko
jendeak halatsu, hil den zerbait edo
norbaiten autuan dihardute.
Harbel koloreko hodei handi batek tapatzen du zerua
distira gabe geratu dira
baso handietako zuhaitzak (1)

Gaia 1: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa