Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

—Zer da sentitzen 59 urte betetzean?
—59 urte bitartean etorri dela bat bizitza dastatuz.
—Eta zer da gustotako aurkitu duzu bizitza?
—Askotariko zaporeak aurkitu dizkiot bizitzari.
—Izenda itzazu zapore honetako batzu.
—Oroimenari jarraituz goizalde argi, ihintzez jantziarena, bat. Hautzaroko gomuta asko, gozoak ditut gehienbat. Mutikotakoak ere bai, gehientsuenak, arik eta Arantzazura etorri nintzen artekoak.
—Zenbat urtez etorri zinen Arantzazura?
—12 beteta.
—Zer-nolakoa duzu Arantzazuko lehen urteetako gomuta?
—Oso iluna.
—Zergatik?
—Kastellanorik ez nekielako eta euskaraz hitz egiten uzten ez zidatelako. Ordurarte berritxu nintzana, hemen sartuz gero mutu bizitzera beharturik aurkitu nintzen. Kastellanorik ez nekien eta ez eskola elementalenik ere. Justu nekien letrak elkarrekin lotzen eta nekez irakurtzen nuen, nekezago ezer ulertzen, eta idazten berriz, nere izena zirriborratzen ozta. Ezin nuen inorekin hitzik egin, eskolan burlez aparte ez nintzen ezertxorekin enteratzen, bazterturik sentitzen nintzen eta bakarrik eta egunak tristeak eta luzeak egiten zitzaizkidan eta gauak bakardadezkoak eta hotzak, oso hotzak.
—Eta horrela noiz arte?
—Arik eta kastellano puska bat ikasi nuen arte.

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Euskara: Arazo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa