Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Udaberriko arratsaldea
zabalik dago nigana.
Udaberriko arratsaldetik
jasotzen naiz ni zugana.
Eskolan nago bigarreneko
kursoa_ari dut bukatzen
esaminen min larri bat daukat
biotza daukat iluntzen.
Baina badakit ahal nuen dena
egin dudana kursoan
edo behinepein asko saiatu
naizena estudioan.
Orain kursoko arratsaldetik
zuri begira naukazu
Esaminetan ongi irtetzen
arren lagundu zaidazu. [I]

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Irakaslea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa