Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Sinestu egiten dut.
Ez sinestea ere
suerta zekidakeen.
Baina gauza hala da:
noizik behinka zalantza
balantzak gorabera,
sinestedun naizela.
Sinestu egiten dut:
Jesukristo dut fede
honen iturburua,
bera dut oinarria,
bera zutoina ere;
bera fedean eusten
nauan indar azkarra.

Sinestu egiten dut.
Jesukristok esana
agerpen argigarri,
mezu eragingarri,
hitz bizigarria zait.
Haren Aita dut Jainko
egiazko aitortzen,
nolabait bestelako
antzeratan [sic] inola
urrundik ere urrik
eman ezin [ezin hartu] halako
(Huraxe dut neuk ere) (1)
on guztiaren sustrai,
adimen bihotzbera,
maitasun handienaz
edertasun guztia
iziotu duena.
Guztiz zait gustagarri
samurki Aita deitzen
duen Jaungoiko Jauna.

Sinestu egiten dut.
Jesukristoren fede
bereko aitortzen naiz (2)

Gaia 1: Fedea
Gaia 2: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa