Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Oi, betetasun gozo,
oi, lilura atsegin,
oi, bakardade garbi;
haizetxo leunetara [sic] (1)
oi, zein dudan gustora
barru pozez betea.
Maitasuna ote da?
intsentsontzi piztutik
ke lurrintsua legez
denagatiko poza
goraka nabari dut
ingurua intsentsatuz.
Baina hedatu ahala
jario usaintsua,
lurreko loretxoen
atean [sic] zorion hau
zerua isladatzen
duen potingo bat da
ardo aratzez dena.
Pozaldiok ez ditut
sobera ugariak,
ez ditut luzeegiak,
baina bakoitzean bai
ongiz ondo beteak.
Asego* atseginok
alderik alde naute
ezin hobetoago
sentitu arazten. (2)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa