Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Lurra, lurra San Juanez,
duen onura emanez,
ontasun sakona gainez.
Lurra guztiz iraultzen da
Ekaineko San Juan urtsu lerdenez
bizi gaituenon alde
bere dohaiz, bere onez.

Lurra, aizu, adiskide,
zu behar bada zara
jarri lurraren taupara.
Lurra, bizi den bizitza-
emaile edo ama da,
bizitzaren karena ta
bizitzaren antepara. (1)

San Juan, san Juan berde, (2)
san Juan berde [alegre]
San Juan bero ta heze [argi ta tente]
berdetasun gordinean [haserrean] (3)
mardul eta elegante,
aide gordinean garbi,
portzelana distirante!

Gaia 1: Sanjoan
Gaia 2: Lurra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa