Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hemen nago.
Sortu ninduen Herria dut
kezka eta arazo.
Ahal dudan neurrian
zerbitzatzen dut
hain maite dudana.
Askotarikoak gaitu sortu
erne ninduen Herriak
eta elkarrekin ez gatoz bat
zerbitzu kontuan.

Batzuk
erdaraz nahi dute apaindu
nik euskaraz adelatu
nahi nukeena.
Gehiengoak jo du
erdara erabiltzera
euskaldunoi ingurua
jan eta kenduz,
estuagotuz
ibiltzeko behar dugun
eremua
eta arnasarako
ezin besteko dugun eguratsa.

Milioien indar
milioiduna dute
erdarari emanak [sic]
indardunen saldoan
lerrokatu dira
eta erdarak geure gainera ditu egozten,
ia oinak non ezarri ere ez dugunon kontra,
alderoka egin araziz guri,
noiz gu bota araziko
ur sakonez behera.
Halere ta bitartean
hemen nago
euskaldunen sail urrian (1)

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Bi komunitate
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa