Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bai ongi udako
eguzkitan,
haize gozoa
dabilen alturan.
Bai ongi hainbeste argik eta
hainbeste begiratu beharrak
nekatutako begiak itxirik
haize gozoa dabilen
alturan,
udako eguzkitan.
Betazal itxiak berak
ditu ia
zeharkatzen argiak,
Iluntzetako
lainadura hori-
-gorria dirudit
betazaletakoa.
Txit gustora dut
nabari
gorputza
eta bera ere
ia transparente banu
nago
egonean
eguzkitan
haize gozoa
dabilen alturan
udako
ongian.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Urtaroa
Azpi-gaia: Izadia: atsegina
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa