AOB^
Ba-dira betiko
diran erri batzuk [betiren betiko erriak] (1)
iturri agortu ezin
betiko iturri diranak
badira illezkor diran
erri gaztegin argiak
erre-autsetik barriro
ondakiñetik aundiro
eriotzpetik argiro
atera diran erriak.
Bularra —pozari
ezin eutsi-ala—
Bizkaiak kantu bat
asmatu daroa
ta itsasoz aruntza
gutarren ekintza
ekandu*, jakintza
fede ta laguntza
artu eben areik
geurekin batera
bizi daben poza.
D. Tello-ren plazan
bildu da Bizkaia
denok gaude pozik
eta gure poza
maite dugun erri
onen goratzarre
biotzkoi [sic] emen da (2).
Indar eta arnasa
barri batez doa
jasoaz Gernika
ta alaigarria da
ta atzokoa balitz
—Bizkaia-ren ama, (3)
atzo baiño gazte
ta_ederragoa da.
Pozez anpatuta
dago [Bulzulia??] (4)
Bizkaiko jaun zarrak
an dagozan ormak
danak daude pozik
danak dirudite
oraindik legeak
emoten, jagoten*
diardueta [sic] aritz
zaarraren keizpean.