Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Badoa denbora martxan,
eta badator denbora.
Lehengo gauzarik ez, eta
barria jarri da modan
denbora pasatu ahala
moda ere pasako da.
Badoa denbora martxan,
eta badator denbora.

Hamaikatxo ikusteko
etorri ginen mundura
orain ez dago lehengorik,
dena, dena aldatu da
gaur sinestea ere lanak
umetako mundu hura.
Hamaikatxo ikusteko
etorri ginen mundura.

Baserrikoa naiz eta
gerra zibil aurrekoa
gure etxean etzen urik,
argirik doi karburoa,
eskola bai, baina lana,
lana zen aurrenekoa.
Baserrikoa naiz eta
gerra zibil aurrekoa.

Zakua genuen txano
euritan, haize-lanbrotan [I]
oinetarako abarkak,
eurak bustita askotan
zenbat oinezko ibili
inora joatekotan.
Zakua genuen txano
euritan, haize-lanbrotan (1)

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa