AOB^
Eskenatoki hontan bertan jaio ginen (1)
Gaur berton baino
gustagarriagoa zitzaidan
eskenatoki hau berau umetan (2)
Eskenatokiaren baxterra
nahikoa handi zen niretzako
baxter [sic] hura zen, izan ere, (3)
zitekeen lekune guztia
nire zoriona lasai zen
sentitzen bazter eder haren
zabal? [sic] irekian. (4)
Eskenatokia egin edo eraikia aurkitu genuen beraz (5)
eta handikiro dekoratua
eta gu jaio ginenean
bazihardutsoen agerpenori
hau da: gure aurrekoek hor zihardutela
uste edo ahal
zuten hura egiten.
Juxtu sortu ginduen
eskenatokian agertu behar genuen
unean.