Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EIAE^

Hondakinetatik sorkari berritara
kreazioaren eraberritze etengabearen pausoak jasoz
doan oihartzun ibiltari artistaren begia
dardaratu egin zen
guretzat baliorik ez zutelako
ala
baliabiderik ikusten ez genielako
jaurti genituen hondakinak
lurra jo zutenean.
Artistaren existentzial-sena hunkitu egin zen eta
minez, eta maitasunez, eta desengainioz, eta
errebantxaz, eta hondamenaren kontra, artistak jaso
egin zituen, bildu egin zituen
eta batabestearen ondoan jarri
multzo berriak sortuz
sorkari berritan.
Gero, eta lehenengo,
hitz hauk jarri zituen bere lanen ahotan:
"Artelan garen ala ezak baino
gehiago ardura digu
ezagu [sic] eta maita gaitzazun".
Ondoren eta geroago
beste hau berriz: "Ezagu ta maita gaitzazun baino
gehiago ardura digu
artelan famatu izateak".

Gaia 1: Artea
Azpi-gaia: Artea: Eskultura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa