Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Berba paregabea,
Jesus, Aitaren Seme,
hartu duzu gorputza
eta etengabea
egin duzu jaiotza
gizadiaren alde.


Gure iluntasunak (1)
zeuk dituzu argitu, [argitzen]
zeure pertsonak ditu
gureak leinargitu* [elikatzen];
geure bizitzen bizi
zeu zara egokitu [egin zarenez gero],
zeure etorrerak du
gure poza gainditu [osatzen].

Berba paregabea...

Berri onaren berri
gizon egina zara;
Jainkoaren islada,
zeure argitan gara;
geure norabide ta
lagun zaitugu jada,
Aitak guretzat duen
maitasun-besarkada.

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa