Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

XEG^

Gizona du bizi Egaņak
gizonaren handitasun sotil eta lazgarria.
Gizona du ihardunkizun bakar
gizona izadiaren erdian gertaera nagusi
Gizonez kanpoaldeko paisaia
beti zaio Egaņari
axola gutxiko.
Ehundaka lanetan ikusi dut Egaņaren
jokabide hau.
Arantzazuko kamarinean idatzi zigun epopeian
hiriz kanpo du atera gizona
baina paisaia baten erdian ere ez du jarri.
Giza irudi askotarikoz bete ditu ormak.
Gorputzen tankera erabakia
taldeen konposaketa bilbatu eta indartsua
ari zaizu han tarte handiz handi
kolore edotariko sendo nahiz apalez,
osterako ingurugiro gabe
gizonaren handiera nekezko itxaropenezko
handiz
giza ihardunaren mugagabeko neurriz. [I]

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Artea
Azpi-gaia: Artea: Pintura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa