Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Hirutan Bakar, Aita, Seme ta
bien hats banatezina,
aipa dezagun Jaungoikoaren
gizonon aldeko grina;
Berak hasi du salbamen-lana
maitasunak eragina:
betiko biziz Semea digu
bidali gizon egina,
onar dezanak bizitza dezan
ugari eta gordina,
betidainoz hilezina.

Piztueraren Pazko-sustraiak
ditu gure sinesmenak,
Hark oinarritzen gaitu fedean
Hil eta Piztua denak;
Hura gorputza, Bera mahatsondo,
gu gorpuzki ta aihenak,
Aitarekin bat, Espirituan
ontzen dizkigu barrenak
bere bizitzaz gozatuz gure
biziminik sakonenak,
betiko biziarenak.

Uraren bidez Kristoren baitan
hiltzen gara ta piztutzen,
bai eta ere Jainko bizitza
puntura jaio-berritzen.
Bataiokoa Pazko-poza da
berpiztea da ospatzen
pozerainoko fede handia
dizut, Jainkoa, eskatzen
neure Pazkoa berrituz nahi dut
hasi Gaizka bataiatzen,
Hirutan bakarra gurtzen. [I]

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Bataioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa