Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

I4D^

Poesiak, arte denez, teknika eskatzen du, dibujoak, pinturak eta musikak bezala,
eta gainera kultura zabala.
Poesiaren sortzaileak, poesiaz gainetiko bizibideren bat ere jakin egin behar du; poesiak ez bait du sekula poetarik mantendu.
Poesia apaingarri eta premiazko ez den zerbait bezala hartu izan da, nahiz eta gizadiaren bizimartxan eragin handikoa izan den eta izan doan.
Poeta idazle da, nahiz idazle gutxi diren poeta.
Poesia zaleak badaki poetikari buruz zenbait gauza:
puntua, ahafaldiak [sic] eta hauen neurri eta tankera
ezberdinak; poesiari buruzko banaketa nagusiak: epikua, dramatikua, lirikua, eta abar ere badakizki.
Poeta, poesiarako berezko eta nahitaezko eragin sakon baten menpean bizi da.
Poesia egiteko ez bait da nahikoa jakitun izatea,
ez eta bertsogintza ondo jakitea ere.
Poesia ulertzeko, sentitzeko eta dastatzeko bada ostera
jakituria handiko ez den jenderik.
Poesia eta poesiari buruzko estimazioak (1)
gorabehera handiak izan ohi ditu
garai bakoitzeko gustoaren arabera.

Gaia 1: Poesia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa