Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR^

Bertso kaxkar batzuek
nahi nituke jarri
egunotako talde-
lanen oroigarri. [I]
Bakoitzak ahal zuena
digu iragarri,
reflesio ta pista
zituen oinarri
argitasun ederrik
eskainiz elkarri.

Hor dugu hezitzeko
gazte multzo bana,
jomuga kulunkari,
zorua labana,
aldrebes jokatzeko
arrisku andana,
egiaz astuna da
daramagun lana,
horregatik hurbildu
gara elkargana.

Aldatuz doakigu
inguruz kultura,
hortik dator batipat
gure errenkura.
Gazteak ganorazko
gizon egin gura.
Zer duten kaltegarri,
zer duten onura?
Jaunak unoro argi
bezaigu ardura. (1)

Erabili ditugu
edozenbat era,
zaharkindua baztertuz,
berrian aurrera;
berria ere zahartuz
doake, ostera:
esistentzia bait da
indar eta aukera,
gizonaren zoria
beti da galdera.

Itxaropen alorra
zabal da oraindik,
bizirik badukegu
aurrerantz eginik.
Boga itsaso barna,
ez laga arraunik,
Jaunak emango digu
arrainketa onik,
jadanik daukaguna
txarra ez izanik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa