MBA^
Maddi nire politak [I]
bi urtetxo ditu:
bi urtetxo txanbelin,
eder ta luzitu.
Baditu
bi urte luzitu,
txinparta, apapuski
txipristin, txantxiku,
dena behar du jakin,
ikusi, ukitu.
Arinak bi urteak,
bi hego balitu,
biziaren biziaz
ezin da gelditu.
Baditu...
Panpin pinpirin Maddi,
panpoxa mugitu,
etxea janzten du ta
kanpoa argitu.
Baditu...
Ukitu,
jakin ta mugitu,
Maddi nire politak
bi urte luzitu.