MBA^
Urriak hamaika ta Arantzazun
neska koxkor bat jaio zen.
Heldu orduko zien autatu
seaska, zapi ta izen.
Berandu baten argiratua,
ez haundi eta ez gizen,
Maddi deritzo eta Milikua
Ugarte ditu abizen. [I]
Bendizio baitzidan amak
alabarentzat eskatu,
Arantzazuko Ama Birjinak
dezala sarri gozatu
t'adierazpen askatasuna
nahi baldin badu bozkatu,
ez bitza auzo-mauzo guztiak
bere bozketaz nazkatu.