Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez dakartzut ezer,
ezer ez dakartzudan
aitorpen hau izan ezik.
Hegazti natortzu,
ez erein ez bildu
daroan hoietariko.
Zure hainbatgarren
egun handitako
bat bakarrera behin
etorriko bai, eta
ez dakartzut ezer,
lagun Juan Mari. [I]
Aita San Frantziskoren
pardelean ez dut
poza, esker ona,
otoitza, konfidantza,
Egaņari eskatu [II]
nion kolaia eta,
Euskaltzaindiko zeure
sarrera hitzaldia
txalotzeko dakartzudan
txalopilla eskuetan
noiz lehertukoz beste
bestelakorik aurkitzen,
larogei ta zortziko
uztailaren hogeitamar
zuretzat, niretzat eta
beste askorentzako
egun hain eder honetan,
lagun Juan Mari.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa