Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

MAIZ (makinazkoa)^

Haizkora kolpez moztu
nahi izan dute argia;
herio zauriz bertan (1)
eratsi dute Maria;
krabelin gorri dago
ur ilunera jaurtia.
(2)

Abenduak hamabi,
oraindik ez goizerdia,
Aizkirrira heldu da
haizkora gaiztoz etsaia;
une hartan bakarrik
harrapatu du Maria. (3)

Haizkora kolpez moztu. (4)

Gaizkileak zaurtu du
etxekoandre zolia,
narrazka atera du
gorde nahi du pikardia,
urputzura bota du
haizkoraka ebakia. (5)

Haizkora kolpez moztu.

Maria Aizkirriko
egunaren oparia,
ontasun begi urdin,
txinparta bezain alaia,
suspergarri zen guztiz
zure bizipoz handia. (6)

Haizkora kolpez moztu.

Argiak garaitu du
haizkoraren errabia,
zauden hortan zerukoz
gehitu da zure grazia
ur ilunetan garbi
ageri zara Maria. (7)

Haizkora kolpez moztu.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa