Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Agustin eta Arantxarekin [I]
elizan elkartu gara
haien guraso, senide, lagun
denok dakigu zertara.
Ongi etorri Arantzazuko
Amaren etxe hontara
ezkongeiokin bihotzez bihotz
ospatzen dugun festara.

Nahiz eta denok Sakramentuan
ez izan fede bat bera,
guztiok dugu ezkontza hontan
esku hartzeko aukera.
Bakoitza bere kontzientziak
agintzen dio aidera
famili berri baten oinarri
ederra goaz jartzera.

Hemen Arantxa, hemen Agustin
zutik aldare aurrean,
maitasunean bildu nahi dute
eta bat iraun fedean.
Irits bezate beren gogoa,
lot bitez biak batean;
bekio gozo gaurko egintza
urtean baino urtean.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa