AOB^
Maurixi joan da.
Alde egin du Maurixik.
Gorpu ximel bat utzi du.
Gorpua ez da Maurixi,
Maurixirena den arren.
Tximeletak krisalida bezala,
gorpua utzi egin du Maurixik,
bizimolde berri bati ekiteko.
"Zure zintzoei, Jauna,
bizia ez zaie kendu egiten,
aldatu baizik;
eta lurreko bizileku hau
hondatzean,
betiko bizilekua
gertatzen zaie".
(Hilen I. Prefazioa).