AOB^
Hau da trikitri Gabongo (1)
urrungo gartzeletako
jendearen hurbiltzea
beste behin eskatzekoa,
deretxorik ezpaitago
gain-zigorrez zigortzeko
ez inor ta ez inongo
nahiz den dena delakoa.
Legez zor dena diogu
lehenbaitlehen bete dezaten,
presoen herriratzeak
zenbat gozatu gaitzakeen!
Suetenaz gero gaude,
ekin gaitezen aldatzen, (2)
egingarri den bakea
hasi nahi dugu egiten.