AOB^
Felipe adiskide: Bada ordua gogoan zaitudala adierazteko ezta? Ba oroitzen zaitut, eta estimatzen dut zure adiskide izatea. Pozik oroitzen ditut zurekin pasatutako orduak eta esker ona dizut. Oroitzen dut zure letra dotorea eta zure betiko humore argia eta ahots ederra eta sasoia eta bizipoza. Esker onez onena opa dizut eta onik zarela jakitea pozgarri nuke. Datozkigun Gabon-jaiak eta Urte berria gozagarri izan ditzazuela. (1)
Bitoriano Gandiaga 98