Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Badakusa batek
besteek egin dutena
(idatzi dutena diot hemen,
idaztea (ere) egitea baita) (1)
eta
gustatu, ez gustatu,
begirune handiz du,
begiratzen
besteen lana.

Badakusa batek
besteek egin dutena
edo besteen ispilua,
eta
besteen ispilu horretan
ez baidakusa bere burua,
idazten hasten da, ea
bere burua isladatzen
duen ispilua

asmatzen ote duen. [I]

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa