Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Oraintxe nasai antzean. Notak emanda eta arratsaldeko batzarrerako papelak martxan jarrita. Oraindik mutikoak berton dagoz. Goizean eskola dute eta han dagozan bitarteko bakealditxoa aprobetxatuz, zeuei gabon-eupada bat. Mutikoek gauza on asko ere baditue, egun hauetan zarata baten darabilen [sic] Gabon-poza, esate baterako. Guk baino gutxiago konplikatzen dute bizitza eta momentuko aukerari heltzen die negarrez ala barrez, baina osorik. Arratsaldean joango dira beren herri eta etxeetarantz, nota txarrengatik egin duten negarra ahaztuta eta barrezka, kantari, zarataz. Mutikoen poz horretan busti gura dot boligrafoa eta Gabon-jai zoriontsu eta urte barri on daizuela esan.

Gaia 1: Gabon-agurra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa