AOB^
Badakit arriskutan
sartu naizena
baina maite dut arriskua.
Egunak jokotan jarri ditut;
hilabeteko bizitza
edo agian gehiagokoa
atera dut mahai gainera.
Aitortzen dut zoro naizela
arriskuari jokoa irabazteko ustez
aldean eta bankuan dudan asti guztia
jokatzen dihardudala
zerbait ifintzearren
euskaldunen eskutan.