Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Autoen zarata urrundik
entzuten da hemen
gertutik ere ez ostera (1)
gizonen ahotsik.

Urak bildu zituen ondarrak bezala (2)
alkarren ondoan gaude alkar hartu gabe
ondarrak bezala alkarri kasu egin gabe
piloan, beste lotukizun gabe
[??] gizona Madrilen, (3)
Madrilko giza ondartzan.

Ondarrak bezala dendara
barrera fabrikara
foail zelaira zezen plazara
zinera teatrora
metrora.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Hiria
Azpi-gaia: Jendea: Bizimodua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa