Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gaizki ikusia ezpalego
gustura egingo nuke zaunka,
nire hainbat sentimendu moduk
beste mintzabiderik ez dauka.

Zerura begira ahalbait jarri
-astunak dira begi tristeak-
eta zaunkari ekin luzaro
askatuz ulu penaz beteak.

Nork adieraz osterantzean
ur ilunen azpitik datozen
angustiaren atximurkaden
mezuak, zaunka, ulu, axanpen (1)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa