Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Sinesten dut
Jesus nazaretarra
gurutzean hil zuten
Mariaren semea. (1)

Sinesten dut Jesus
piztu egin zuela
Hark bere Aita deitzen
zion Jaungoikoak.

Sinesten dut Jesus
benetan bizi dela
Aitarekin Jaungoiko.

Jaungoiko beraren
Espiritua lagun
sinesten dut Jesus.

Gaia 1: Jesu Kristo
Gaia 2: Fedea
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa