Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Aurpegia behar da
poemak idazteko
ta gero jendearen
eskuetan jartzeko
aurpegia behar da.
Baina aurpegi kontua
ote da beste barik
poemen arrazoia?
Lotsa guztiak baino
indartsuagoa den
zerbaitek jotzen du bat
bere barruenean
eta idatz arazten
dio gero poema
deituko diotena
eta aurpegi kontua
geroko kontua da. (1)

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa