AOB^
Zaireko haurren zorian dator
aurten Belengo umea,
aurpegi goibel penagarria
gaixoz ta larriz tristea.
Atsekabea gainditu zaio,
egarria ta gosea,
amarentzat zein lazgarria den
haurraren samin dongea.
Ai, zer ez ote luke egingo
hala den haurraren amak!
baina ezertxo ezin du egin
inola ezin duenak.
Ama txiroak bere penez gain
pena ditu haurrarenak;
aurten Zairetik egiten digu
deiadar gabon-Belenak.
Pobretasunaz miseria ta
gerra eta noraeza,
Zaire, Ruanda eta hainbesteren [I]
premiazkoenen eza...
Berriro ere Andre Mariak
ez du ataka erraza,
Jesus haurrari ezingo dio
eman nahi lukeen babesa.