Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ei! Eguberri da, (1)
Jainko Semearen
Gizakundearen
gertaera egun
parerik gabea.

Ei! Eguberri da,
begira non dagoen (fedeak diosku) (2)
Jainkoa gurekin
eta gure alde
konprometaturik.

Eguberri! Suma
Mariak damaigun
Haur Jainkoak gure
biziera txakil
berbera duela.

Eguberri! Dasta
horrek [berorrek] gusto
gozoko arnasa
damaio [pizgarri?]
gure bihotzari. (3)

Eguberri, eta (4)
Jainkoa gurekin,
gure arazo ta
itxaropenekin
Historia landuz.

Eguberri, ahusnar [sic]
dezagun isilik
misterio gozo
eta harrigarria
geldi eta luze.

Eguberri, hurbil
jarri zaigu Jauna
gertaera ospa
dezagun jai-giro
alaitsuenean.

Eguberri, mezu
pozgarri bezainbat
konprometagarri:
behartsuekin bat
egin du Jainkoak.

Eguberri. Belen
pobrera begira
jartzen gaitu jaiak
zenbat Belen pobre
Herri ta atzerrian.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa