AOB^
Goldioz eta zerrautsez
ezpalez eta zuztarrez
egin dute ikastetxean,
umeek, belentxo xastar bat.
Zenbatgarrena ote da
ainbatgarren bazterrean
mutikorik txikienok
eratu duten belen au?
Beren aidera egiņa
dute, bazter obegorik [sic]
ez baidie laga,
ez irudi
itxurazko denik ere.
Ez dago gaizki, ostera.
Irudi apain guztiak
aundiagoek eraman
dituzte berenetara.