Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Aterpea ta jantzia,
jana eta edaria,
biziko banaiz preminaz
behar dut hori guztia:
jana eta edaria,
aterpea ta jantzia.

Bitoriano izenez,
Gandiaga abizenez,
frailea naiz, apaiza naiz,
ta, poeta, diotenez.
Gandiaga abizenez,
Bitoriano izenez.

Ez dut lasaitu sekulan,
gogoa dut arrenkuran:
barrua bete kantagai
badut larri irten guran.
Gogoa dut arrenkuran,
ez dut lasaitu sekulan.

Ez dut agintzen osperik,
ez dut eskatzen besterik:
bizi dudana eman ahal
kantu lainotan askerik.
Ez dut eskatzen besterik,
ez dut agintzen osperik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa