Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Zoriona bada baina
laburra du iraupena
zoriona
dastatu dugun orduko
ia urtzen zaigu dena.

Agur atzoko elurra,
fantasia eder hura,
lurmendu du ta bideko
lokatzetan behera ura.

Zoriona, zoriona,
pozez jazten gaituzuna
uzkur zara,
zoriona,
etortzen zaren orduko (1)
hanka egiten duzuna

Bazarena badakigu
bazara bai, zoriona,
bazarena badakigu
berriz ere zain naukazu,
ez luzatu itxarona (2)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa