Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zeuontzat edango dugu [I]
ardoak igo deizuen,
zeuontzat biztuko[moskortuko] gera
ulertu [konpreni] dezazuen
zergatik eta maitasun
minbera bat diogun
jaioterri dugun
lur euskaldunari.

Edango dugu ardoa eta
esango dugu egia,
Herri bezala bizi nahi dugun
gurari [egarri] larria.
Horra gure arrazoia, [II]
gure mina eta antsia,
eta egarria pakeatzeko
estura [uste] eta ideia. (1)

Ez gabiltza bizimolde
honen edo horren ondoren;
aukera nahi dugu izan
euskaldun izan gaitezen
hamaika era jatorren autatu genezaken (2)

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa