Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zeuk sufritu ez bazenu,
Jainko gizon egin horrek,
zeuk sufritu ez bazenu!
Baina, ahala [sic] ta guztiz ere,
ez dira ulerterrazak
min eta zorigaitz hauek.

Oinazea, hil beharra,
zein dugun gogoz kontrako,
oinazea, hil beharra!
Betirako osasuna
nahi genuke, bizi beti
atsegina betirako.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa