AOB^
Zergatik ez dut pentsatzen,
zergatik ez Jainkoagan?
Bera dut inguru, Bera
bizi-ardatz nire baitan.
Berak lagundu narama,
hurbil dut alde orotan,
sostengu dut, arnasa dut
ez nau egundo ahazketan.
Bera dut osotasuna
Bera ahalbide gatazketan. (1)
Bera dut maitale zuhur
betiko maitasunetan.
Nerekin aritu nahi du,
ardura diot benetan,
ez dit eskatzen besterik
har dezadala kontutan,
utz dezadala burua
Bere_esku gozatsuetan
ta_ibil nadila ta jardun
ta ibil nadila eta iraun
Bere maitasun bideetan
helburuan nazan arte
laztandu begi bietan.