AOB^
Zerbait garelakoan, bagoaz
itzulerarik ez duen bidez,
asko pentsatu gabe pasakor garela
eta iraupen gutxiko;
asko pentsatu gabe bagabiltz
heriotzera garamatzan bidez,
gauzak betirako lortu nahiz,
geratu nahiz bidean
pentsatu gabe bidea bera dela
automatikoki garamatzana
denboratik kanpora (1)
egonlekua ere (2)
betirako gertatu nahiz
sekula ez hiltzeko bagina baino finago;
badihardugu
uneoro zapuzten eta
uneoro bertanbehera uzten
gaituen denborari